Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

Ostiraletako bideoa

Kaixo: Hau bideoaren esteka da: Hona hemen dideoa:

Lehenengo lau hilabeteak abiatu dira eta...

Irudia
Oraindik beste hilabete pilo bat geratzen zaizkigu elkarrekin. Niretzako gogortsuak izan diren arren zuek ezagutzeak soberan konpensatu du. ;-) Datorren urtean hasi-hasieratik gogor ekingo diogu lanean, gauza asko ikasi behar ditugu eta. Umore onez, beti ere, baina tinko eta firme Musikaz blai, baina artez eta gogoz Ikertuz, ikasten eta ikasten ikertzen Egiten eta ekiten Maitasunez gozatzen zorionak eta urte barri on zuontzat eta familia osoarentzat!

Gabonetako etxerako lanak

Gabonetako etxerako lanak ez dira oso luzeak izango! Problemak ebazteko lantegia -ren 6 buruketa eta Urtegi misteriotsua liburuaren irakurketa fitxa bat. Irakurketa fitxan hurrengo atalak agertu beharko dira: Izen-abizena Taldea Zenbakia Liburuaren izenburua Egilea Argitaletxea Agertzen diren pertsonaia guztiak Protagonistaren deskribapena (150 hitz) Azkeneko deskribapen hori egizue behar bezala, zuen idatzizko adierazmenaren notarako balio izango baitu. Irakurketa fitxa GDocs batean egin beharko duzue. Publiko en la web jarri eta Sitean inkrustatu adibidean adierazten den bezala. Non?  Gure Gauzak -en barruan Irakurketa ren barruan sortuko duzuen orri berri baten barruan. Orri horren izena, Gabonak izango da. Kontuan hartu nola sortzen ziren orri berriak eta nola inkrustatzen ziren GDocs -ak Sites -en barruan . gabonak

Zaharren GUREN Egoitza

Irudia
Atzo Loiuko zaharren GURENA egoitzara abiatu ginen zenbait gabon kanta abestera. Oso esperientzia polita izan zen, eta txokolatea eta bizkotxoak banatu zizkiguten!! Hona hemen bertan ataratako argazkia! Badakit ez zaizuela ondo ikusten baina "norbaitek" jarri behar zuen musika! :-)

Ole, olentzero

Txiste lehiaketa

Abenduko Euskal kanta

Kaixo kriskitinak! Berandu bada ere, hona hemen abenduan kantatuko dugun abestia!

Ostiraletako bideoa

Kaixo! Hau bere esteka da! Hona hemen bideoa:

Emakumeen aurkako indakeriaren eguna

Irudia
Gaur azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriaren eguna ospatzen den arren ez dugu bakarrik urteko egun honetan arazo honetaz erreparatu behar, egunero, uneoro, etengabe berdintasunaren alde!

el mejor skater del mundo Rodney Mullen

Irudia

Musikarien eguna

Bihar, musikarien eguna ospatu ohi da! Eta Ikastolan erakusketa xumea antolatu dugu. Hona hemen prestatutako musika-tresnen bideoa.

Nola bidali estekatutako testua korreoz

bideo interesanteak

Irudia

Azaroako euskal kanta

Irudia
Itsasontzi baten  Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora. (bis) Agur nere ama laztan goxoari agur nere maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Itsasontzi baten... Agur senideak agur lagunari agur Euskal Herri osoari. Ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Gora Euskal Herri Gora Euskal Herri Gora Euskal Herriari

Ostiraletako bideoa

Irudia
Ikusi hau!!!!

Astearteetako asmakizuna by Borja del Río

Irudia
Noraino sartzen da basamortuan?

Ostiraletako bideoa

Irudia

Astearteetako asmakizuna

Irudia
Gogoratu datorren astean  Astearteetako asmakizuna rekin hasiko garela. Ekintza hau arazo barik aurrera eramateko kontuan hartu behar ditugu zenbait gauza: Egileak asteartean publikatuko du, beraz aurretik prestatuta izan beharko du! Sarrerak zenbait ezaugarri ditu: Izenburua: Astearteetako asmakizuna (zaindu larriak eta xeheak) by XX (X-aren ordez norberaren hizkiak). Hasieran irudia zentratuta jarri behar da: hartu sarrera honen irudiaren URLa. Testua euskaraz eta zuzentasunez idatzi behar da. Testua ere zentratuta jarri behar da. Ondo etiketatu behar da: Asmakizuna eta Izen-abizena Behin Asmakizuna publikatuta egon, edozeinek erantzun dezake iruzkinetan idatziz. Irabazi ezkero hurrengo asteartean zuri tokatuko zaizu. Irabazlea izan bazara larunbatetatik aurrera berriz parte hartu dezakezu besteen asmakizunak asmatzen. Gogoratu: eskuineko botoia eta URLa kopiatu.

Astearteetako asmakizuna by BR

Irudia
asldkfhjals jdshf askojdh  lakihjsgbdlaksdjh alskdjh flasdj  laskjdfghbas lja shd

Elikagaien bilketa 2014

Gaur eta bihar Elikagaien bilketa egingo dugu. Perio eta Beñatek azaldu duten bezala. Poliki ikusi nahi baduzue, gurasoekin batera, hona hemen erabilitako aurkezpenak: Elikagaien bilketa Janari botatzea

Baliabide berria

Oraingoan Itzultzaile bat eta Hiztegi on-line bat aurkezten dizuet. Oso erabilgarria da, lanak on-line egiten ditugunerako, beraz hemendik aurrera akats ortografikorik ez genituzke ikusi behar, ezta? Esteka hauek gure gelako sitean, ezkerrean, Baliabideak atalean ikus daitezke! Hona hemen bere estekak: Itzultzaileak http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do Hiztegia  http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Ikasturtearen aurkezpena

Gaur, irailak 23an izandako aurkezpenaren diapositiba sorta hau izan da.

Mekanografia

Irudia
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan ezinbestekoa da mekanografian abila izatea. Arkatza edo boligrafoarekin idazten dugun bezala makinaz idazten ikasi behar da. Ez da nahikoa pare bat hatzamarrekin izaztea, hatzamar guztiak erabili behar dira eta are gehiago teklak begiratu gabe ikasi behar da. Nola Zenbait esperientzia egin ondoren modurik onena egunero 5-10 minutuz aritzea da. Baten batek pentsatzen badu asteburuetan egin dezakela denbora gehigao duelako, ez du ikasiko! Egunero egin behar den gauza bat da. Hilabete batean ikas daiteke! Non Izan daiteke etxean metodoren bat izatea, baina gaur egun ezagunenak online daude. Hau da zure ordenagailuaren nabigatzailea piztu eta helbide jakin batetara bazoaz berta dago! Batzuk ingelesez daude, baina gu eleanitzak garenez ez dugu inolako arazorik! Hona hemen erabili ditugunak: http://www.typingweb.com/ http://www.typingclub.com/

Ekaineko euskal kanta

Jada gure gelako Sitean ekaineko kabta jarrita dago. Oraingoan Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean kanta ikasiko dugu. Batzuen ustez euskal kanturik onena da, eta sarritan abesten den horietako bat. Zoazte Sitera eta joan ikasten.

DBH Aurkezpena

Irudia
Ikastolako eskuliburuan agertzen data aldatu behar izan da eta, tamalez, eguna aldatu behar izan da. DBH etaparen aurkezpen batzarra maiatzak 22, osteguna, izango da. Ikastleen bisita ere egun horretan bertan egingo dugu!

Komikia

 Hau gure gelan irabazi duen komikia da: http://www.pixton.com/es/ comic/g5broorp

Astearteetako Asmakizuna - Anne Gómez

Irudia
Zer ote da, zer hanka gabea korrikari trebea?

Astearteetako Asmakizuna - Paula Asensio

Irudia
Jaio nintzelarik  denak niri begira; ez dut urtebete besterik eta bota naute zakarrontzira.     

Entsaladilla errusiarraren errezeta

Irudia

Taloaren errezeta

Irudia

Barazki tenpuraren errezeta

Irudia
Beste errezeta bat doakizue:

Papa-Pipokaren errezeta

Irudia
Hor doakizue errezeta:

Astearteko asmakizuna

Irudia
Tiro eginda zauririk ez sudurra berriz minez.