Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2019

UDAKO LANAK

Klaseko azken eguna heldu da!! Hainbeste lan egin ostean kurtsoan zehar oporrak heldu dira, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko. Hala ere, lan pixkatxo bat egin behar dugu, horrela, ondoren, oporretan egiteko batzuk ipini ditut.  U d a k o l a n a k (klik egin) Horretaz aparte, hurrengo zerrendako 3 gauza gutxienez egin behar dituzue: Lagunekin jolastu eta ondo pasatu. Familiarekin txango dibertigarri batera joan. Astean behin izozki bat jan, zapore desberdinetakoak noski, guztiak frogatzeko! Gau batean, palomitak prestatu eta zuen gustukoa den pelikula bat ikusi lagunekin edo familiarekin. Hondartzara joan, itsasoan bainua hartu eta gero paletan jolastu. Ezagutzen ez duzuen joko berri bat ikasi. Zure lagunari gutun edo mezu bat bidali oporretan zelan pasatzen ari den jakiteko. Gau argitsu batean zelai batera joan eta izarrak begiratu. Ezagutzen ez duzun herri batera joan eta bertakoa bisitatu. Errezeta bat sukaldatu eta jan. On egin!! Gutxienez lagun berri bat