Ondo dakizuenez, nire ama Holandan jaio zen eta hogeitabost urtekin hona etorri zen. Hau dela eta, uda eta negu guztietan aste batzuk nire amamaren etxera joaten naiz Holandara. Orain Holandako ikastolan ikusten ditudan gauza desberdinak kontatuko dizkizuet. Ni txikitan, egun batean, nire lehengusuaren ikastolara joan nintzen, nolakoa zen ikusteko. Ikastoletan, lau urtekin hasten dira eta noski 18rekin amaitu. Ume guztiek bizikletan joaten dira ikastolara. Lauro bezalako ikastolarik ez dago. Lehen hezkuntza bukatzean, beste ikastola batera joan behar dira bigarren hezkuntza egiteko. Beraien oporrak oso arraroak dira: udan sei aste besterik ez daukate, neguan bi aste (gu bezala), udazkenean eta udaberrian aste bat eta ez dute oporrik Aste Santuan. Baina maiatzan, aste bi dituzte. Hori bai, egunero gu baino ordu bat eta erdi lehenago ateratzen dira (hiruretan) eta asteazkenetan hiru ordu eta erdi lehenago (ordu batean); gu bezain laster sartzen dira ikastolara goizean. Hau