Asmakizuna: jarraibideak


Gogoratu bihar Astearteetako Asmakizunekin hasiko garela. Ekintza hau arazo barik aurrera eramateko kontuan hartu behar ditugu zenbait gauza:

  • Egileak Asteartean publikatuko du, beraz aurretik idatzi beharko du!
    • Sarrerak zenbait ezaugarri ditu:
      • Izenburua: Astearteetako Asmakizuna (zaindu larriak eta xeheak)
      • Hasieran irudia jarri behar da: hartu biharko asmakizunaren irudiaren URLa.
      • Testua euskaraz eta zuzentasunez idatzi behar da.
      • Ondo etiketatu behar da: Asmakizuna
    • Behin irabazi ezkero bakarrik partehartu daiteke larunbatetatik aurrera.
    • Asmakizuna zailegia bada eta ez badu inork asmatzen domina bat kenduko zaizu.
  • Edmodon asmakizuna asmatzen duen lehenengoak hurrengo asteko asmakizunaren ardura hartzen du eta domina bat irabaziko du.
  • Ekintza aurrera joan ahala gero eta aukera gehiago izango duzu asmatzeko asteartetik ostiralera.