Astearteko asmakizuna - Iñigo Beaskoetxea


Pipitaki, papataki
nik gauza bat badakit.
Hasieran luzea eta amaieran laburra;
ez buru, ez hanka eta ez hezur;
hazi beharrean, txikituz doa,
hau ez da gezurra,
atzamarretatik ihes hasten denean,
ematen diogu agurra.