GABONAK - Jon Bilbao

Kaixo lagunok, gaur gabonetan egin dudana esango dizuet.
Niretzat gabonak familiarekin egoteko sasoi on bat da eta nire oporrik gustokoena ere.
Beno, oporretan zer egin dudan kontatuko dizuet. Lehenengo Abenduaren 24ean oso urduri nengoen.
Gero afaldu egin genuen, sekulako afaria izan zen: otarrinxka, kroketak, urdaiazpikoa,
 piper berdeak, salda eta turroia. Edateko nire aitak ardoa edan zuten eta nik pinky edan nuen. Bitartean Gabon - kanta batzuk abestu genituen. Abenduaren 25ean beti bezala gosari berezi bat egin nien eta beraien ohera eraman nuen. Gero 9:45 zirela eta Gabonetako zuhaitzera joan eta opariak ireki egin genituen, opari asko euki nituen: arropak, liburuak... Eta gehiago. Gero bazkari bikaina euki genuen: patea, otarraina,  indiolar betea, urdaiazpikoa, kroketak eta turroia.
 Abenduaren 27an urte bukaerako suziriak erostera joan ginen.
Denetarik erosi genuen: suziriak, petardoak, bombetak... Beno denetarik erosi genuen.
Abenduaren 31an dena prest genuen eta afaltzen geudenean nire ama ideia bat otu zitzaion.
"Suziriei desio bat ipintzea"
Denei ideia ona iruditu zitzaigun eta 23:30 suziri guztiei desio bat ipini genuen.
Minutu bat falta zen 24:00 izateko eta denak oso urduri ipini ginen eta ustekabean kanpaiak hasi ziren jotzen
eta denak arrapaladan mahatzak jaten 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 
Urte Berri On!!!!! 2013 da!!!