Jokutxo - Eider

                                              

Klaseko guztiak elkarrekin jolasten dugunean jokutxora, normalean, oso ondo pasatzen dugu. Batez ere Borjarekin jolasten dugunean. Nahiz eta pikoti bat izan oso ondo pasatzen dugu berarekin jolasten, batez ere nik, beti irabazten diot eta.
Niri guztatuko litzaidake klaseko beste batzuk ere jokutxora edo saskibaloira jolastea. Eta jolasten ez dutenek animatzen ditut gurekin jolastea dibertigarria delako eta ziur ondo pasatuko dutelako.
Behin Borjak Aitziberri esan zion bere atzean jartzeko,  oso txikia zenez ez zuela eliminatzeko aukerarik izango. Baina Aitzibe, txikia izanda ere oso jokalari ona denez, saskiratu zuen lehenago jaurtiketa eta Borja eliminatuta izan zen. Ondoren nik Aitziber eliminatu nuen eta Borja berriz jokutxora sartu zen. Baina jada, pikatuta zegoen.
Lauroko ikasleak zorte ona daukagu gure ikastolan saskibaloiko saski asko eta futboleko pistak daudela.
Saskibaloiko saskiak handiak daude nagusientzat eta txikiak guretzat. Honez gain kiroldegian dauden saskibaloiko pistetako saskiak zuk nahi duzun neurrira jar daitezke! Hau da marka hau!