Zientzia eta Teknologia Tailerra - Nere

Zientzia eta Teknologia Tailerrari buruz hitz egingo dut gaurkoan.
Zientzia eta Teknologia Tailerra Borjak irakasten duen tailerra da. Bertan esperientziak, zubiak, hegazkinak eta LEGOZ egindako eskulturak egiten ditugu. Gure klasean esperientziak egin ditugu eta orain zubi bat egiten ari gara. Taldeka egiten dugu eta talde bakoitzak bi zubtalde egin behar ditu. Ni Ion Lauzirikarekin nago taldean eta B 2 taldea gara.
Niretzat oso ondo dago guk esperientziak, "jolasak" eta teknologiari buruzko gauzak ikastea. Gainera klasea oso ondo dago batzuetan Borjak tontakeriak egiten dituelako. Eta gauzak nola egiten diren jakiteko, Borjak blog hau sortu du, horrela bertan jarraibideak ikus ditzakegu.
Horrez gain, Borja, maisu onena eta niretzat majoena da. Oso gustokoa dut Borja eta Zientzia eta Teknologia Tailerra ere. 
Behin esperientziak egiten, plastilina egin genuen eta ez zitzaigun oso ondo atera baina oso ondo pasatu genuen esperientza hori egiten.  Oso dibertigarria izan zen! Gurea, adibidez moko bat bezalakoa geratu zitzaigun.  Olio gehiegi bota genuen eta. Azko zikindu ginen!