Aitor Arana idazlea Lauro ikastolan

AITOR ARANA IDAZLEA LAURO IKASTOLAN


Gaur Aitor Arana idazlea etorri da ikastolara. Berarekin hitz egin dugu, galdera pilo bat bota diogu, adibidez: ``zein izan zen zure lehenengo liburua?´´ . Berarekin hitz egiten berrogieta bost minutu pasatu ditugu. Geroago liburuak sinatu dizkigu, guztiei. Gainera, negu honetan bere liburu bat irakurri berri dugu,“Urtegi misteriotsua” izenekoa eta horrexegatik Aitor Arana etortzeak ilusio handia egin dit. Esan digu 18 sari irabazi dituela eta adin guztietako liburuak idazten dituela, baita beldurrezkoak  ere.

Hemen bere biografiaren zati txik bat duzue:
Aitor Arana 1963aren abenduaren 21-an jaio zen, Legazpin (Gipuzkoa). 17 urtekin idazten hasi zen, eta 20 urtekin bere lehenengo liburua publikatu zuen. Gutxi gora behera berrogeita zazpi liburu publikatu ditu. Bere azkenengo liburuak, adibidez hauek dira: “Sacamantecas nuen aita”,Ipuin-entzulea”... Oraintxe beste liburu bat idazten hasi da, beldurrezko historio bat da: “Bost ahizpa”.

Aitor Arana oso zintzoa eta jatorra da. Gaur oso ondo pasatu dugu eta gainera, berari buruz gauzak ikasi ditugu. Oso interesgarria iruditu zait bisita hau, eta oso ondo egongo litzateke horrelako pertsonai interesgarrien bisitak maizago izatea.