Antzerkia

Otsailak 19an bostgarren mailako ikasleak antzerki bat ikustera Bilbora joan ginen. Aretoan ez geunden bakarrik Laurokoak beste ikastolako umeak ere han zeuden.
Antzerkia ikusteko mobilak itzali behar ziren,baina guk ezin dugunez ikastolara mobilik eraman ezin izann genituen mobilak itzali.
Antzerkia beldurrezkoa zen baina niri ez zidan beldurrik eman.
Hona hemen antzerkiaren laburpena:
Periodista bat eta bere kamara etxe misteriotsu batean gaua pasatzea erabakitzen dute,mamuak bizitzen diren egiaztatzeko.Han bi neska-mutil aurkitu zituzten ,baina bere kamara ,Rosa,desagertu egin zen maldizio bategatik.
Badakit ez dela horrela bukatzen ,baina Rosarengan gehiago jakin nahi baduzue ikusi hirugarren partea ateratzen badute.
Gero berriz Laurora joan ginen. Ostean patiora joan ginen eta denbora asko geratu ginen bostbarren mailako batzuk. Egun hori oso,oso beldurgarria izan zen,baina nik oso ondo lo egin nuen.


Agur eta oso,oso ondo pasa!