San Balentin - Max


Dakizuenez, bihar San Balentin eguna da eta egun oso berezia da; enamoratuen eguna. Normalean gustatatzen zaizun pertsonarekin afaldu edo gutun bat bidali, politena olerki bat izatea da edo opari bat ematen diozu. Batzuetan oparia sekretoan mantentzen da besteak ez jakiteko nork eman dion.

Gaur egun San Balentin ospatzen da San Balentinen oroimenes eta hau niri gehien gustatu zaidan bertsioaren historia:

San Balentin apaiza bat zen eta erromatarren garaian bizi zen. Garai horretan kristautasuna debekatuta zegoen. Pertsona honek bikoteak ezkontzen zituen gaur egun bezala kristauen erritoari jarraituz eta bere bizitza arriskuan jartzen zuen.

Eta orduan zergaitik oparitzen dira gutunak edo opariak?
Preso zegoenean, bere presozainak bere alaba Juliari klaseak ematea eskatu zion, eta denboraz, Baletin eta Julia maitemindu ziren. Balentinek azken gutuna bidali zion otsailaren 14an, exekutatu baino lehen, “zure Balentin-eko” sinatuz. Horregatik dago ohitura hori.

Eta zuek San Balentin ospatzeko ohitura duzue etxean?
Nik ez dut ohitura hori egiten etxean.

Ah! Eta zorionak Olatz.

Gero arte lagunok!