Liburuak Irakurtzen - Jon Bilbao


LIBURUAK IRAKURTZEN

Kaixo lagunok, nik liburuak maite ditut, txikitatik gustatu zaizkit. Orain bostgarren mailan nago eta liburuak irakurri behar ditugu. Egunero liburu orri kopuru bat irakurtzen dugu. Ondoren Irakurketa Jarraipen  izeneko orri batean apuntatzen dugu orri kopurua. Ekintza hau egunero egin behar dugu.
Liburu bat amaitzean Irakurketa Fitxa izeneko orri batean apuntatu  behar da.
Eta honako galdera hauek bete behar ditugu:
  1. Liburuaren Izenburua.
  2. Liburuaren Idazlea.
  3. Liburuaren Marrazkilaria.
  4. Liburuaren Argitaletxea.
  5. Liburuaren Orrialdeak.
  6. Liburuaren Lehenengo hiru protagonisten izenak.
  7. Liburua Nola gustatu zaizu.
  8. Liburuaren Laburpentxo bat.
Baldintza horiek bete ondoren (Erderaz zein Euskaraz) gure gelako irakurketa fitxen arduradunari eman behar da. Berak orri batean gordetzen du.
Azkenik ebaluazioa amaitzen denean, bi pertsonak zenbat orrialde irakurri dituzun kalkulatzen dute.

Ebaluazio honetan 19 liburu irakurri ditut eta guztira 4.079 orrialde! Esan nizuen liburuak irakurtzea maite dudala! Geroarte lagunok!