Scratch - Paula Silvariño


 Zientzia eta teknologia tailerrean Scratch ikasten ari gara. Oso ondo pasatzen dugu eta orain formula1ko zirkuitu bat egiten ari gara.
Batzuk bukatu dute egin behar genuena baina beste batzuk ez dute oraindik bukatu. Oso dibertigarria da autoa gidatzea. Gainera oso erreza da egitea. Lehenengo, zirkuituaren errepidea egin behar da, eta albotik dagoen belar zatia.
Gero, kotxea egin behar da eta, aurreko partea zeina den jakiteko bi argitxo jartzen dira. Azkenik, gauza guztiak programatu behar dira. Batzuetan hori egiten pixka bat liatzen zara.Uste dut bi edo hiru aste goazela hori egiten eta niri Goiurirekin tokatu zait. Horrez gain beste gauza batzuk ere egin ditugu. Adibidez, zubi bat. Zubia, edateko lastotxoekin egin dugu. Horretarako zutabe batzuk egin ditugu. Zutabe batzuk beste batzuk baino hobe irten dira eta ondo eutsi diote gainean jarritako 800 gramoei. Hori egitea oso dibertigarria izan zen ere. Beste klasetatik ikasle guztiak irten ziren zubiak 800 gramo horiek nola eusten zuen ikusteko. KLIKATU HEMEN