Eureka! Zientza Museoa! - Iñigo Beaskoetxea

Martxoak 28, Donostiara arreba, ama, aita eta laurok joan ginen, Eureka museoa ikustera, eta egin nuena kontatuko dizuet:
Lehenengo, esperimendu batzuk ikusi genituen, adibidez, urakanak nola sortzen ziren, elektritzitate esfera... Ondoren, simulagailuetara joan ginen: F1, Max Flight... Nik F1an montatzea nahi izan nuen, baina 14 urtetik aurrera zen. Orduan, nire ama, arreba eta hirurok "MR1" izeneko simulagailu batera sartu ginen. Errusiar mendia zen eta toki desberdinetatik joaten zen. Ohianaren erdian hasi eta mehatzaren barruan amaitzen zen. Nire aita, berriz, F1ra igo zen . Bakarrik 5 minutu izan ziren, baina oso dibertigarria zela esan zuen
Ostean, , planetariumera joan ginen pelikula bat ikustera "Bizitzaren jatorria" zuen izenburua. Zinema bat bezala zen, baina pantaila goian zegoen eta aulkiak etzanda daude hobeto ikusteko. Bazkaldu eta gero bigarren solairura igo ginen "zu" izeneko entrenamendu batzuetara. Hor, zenbateko altuera eta pisuera duzun neurtzen dute, eta gainera, zenbat karbono eta ura daukazun ere neurtzen dizute. Nik 1,55ko altuera eta 42,8ko pisuera nuen. Karbonoa 8kg eta 27kg. Zenbat ura daukat!
Zuek ere joan zaitezkete oso dibertigarria baita!