Lauro D vs Areaga

Egunon futbolzaleok!
Gaur 2013ko apirilaren 27an zer gertatu zen Lauro D eta Areaga futbol taldekin kontatuko dizuet.
Dena hasi zen partiduko lehenengo minutuetan, gu, taldekideak, gurasoak eta etsaiak urduri geunden. Patidua hasi eta pare bat minutuetan 1 - 0 irabazten gindoazen. Berriz ere hurrengo minutuetan beste gol bat sartu genuen, 2 - 0.
Bat - batean, Areagaren jokalari batek gola sartu zigun eta denok buru - makur jarri ginen. Tximiztak baino azkarrago beste gol bat sartu ziguten berez 2 - 2 zegoen markadorea... Ondoren, epaileak lehenengo zatiaren bukaera adierazi zuen.
Bigarren zatia hasi ordukogure taldeko neska batek(hiru neska daude;ni hortako bat naiz) gola sartu zuen
3 - 2, tetsioa handitu egin zen. Guk gora - igo ginen eta gola sartu zuen neskak beste bat sartu zuen baina epaileak, aldiz, jokoz kanpo izanzela esan eta anulatu zuen. Geroago, gure taldekoek jokaldi bat egin eta gola sartu genuen. Baina golaren ostean defentsa batek egindako falta baten erruz, gola sartu ziguten. Epaileak bigarrean zatiaren bukaera adierazi, eta talde guztia ura edatera joan ginen. Ondoren entrenatzaileak esan zuena entzun genuen.
Hirugarren zatia hasi genuenean gure taldeko altu eta sendoenak gola sartu zuen. Etsaiak buru - makur jarri eta orduan gure taldeko altu eta sendoenak beste gol bat sartu zuen, baina berriz ere epaileak jokoz kanpo zelaesan zuen. Azkenean, gure taldeko "pitxitxiak" partidu osoko azken gola sartu zuen eta bat - batean epaileak partiduko amaiera adierazi zuen.
Partidua bukatu ostean, gure garaipena ospatu eta eskuak eskuak ematera joan ginen. Bukaerako emaitza
5 - 3 izan zen. Gainera ondo baino hobeto pasatu genuen.http://www.fvf-bff.org/escolar/home.asp?idioma=ca