Madrileko zooa

Aste Santu honetan Madrileko zooan nire familarekin egon naiz . Han animalia asko ikusi genituen, adibides : pabo errealak, hartzak, tximinoak eta abar . Baina niri flamenkoak guztatu zitzaizkidan eta jaten eman ahal izan genien . Ahuntzei ere janaria emon genien .
Gero,  pinguinoak ikustera joan ginen eta jaten zeuden bitartean alboko zeldan zegoen itsasoko leohia hurbildu eta izutu zituen .
Ondoren, jirafak ikustera joan ginen eta pilo bat argazki atera genituen. Bazkaltzera joan aurretik pabo erreal emeak ikusi genituen eta bere aurrean arrak mila koloretako buztana ireki zuen emea liluratzeko, baina horrek korrika alde egin zuen arrarengandik urrunduz.
Oso barregarria izan zen papioiak ikustea. Bata besteari zorriak kentzen ari ziren denbora guztian.
Geroago sugeak eta anfibioak ikusi genituen eta argazki batzuk atera genituen, eta guri ere argazki bat atera ziguten suge batekin sorbaldaren inguruan ipinita.
Arratsaldean akuarioa bisitatu genuen. Han arrain mota desberdinak ikusi genituen. Eta gehien gustatu zitzaidana izarra izan zen.
Azkenik izurdetako ikuskinan egon ginen eta oso harrigarria izan zen. Izurdeak uztai batetik pasatzen ziren eta dantza ere egin bazekiten. Benetan merezi du ikustak. Oso dibertigarria da eta aldi berean asko ikas dezakezue.
Nik argi daukat bueltatuko naizela!