Publizitate tailerra

Astelehenean hasi ginen kontsumoa lantzen. Kontsumo tailerra emakume batek ematen du. Kontsumo barruan, zenbait gauza ematen dira eta nik publizitateari buruz hitz egingo dut.
Publizitean, kantuan euki behar dena zera da: koloreak, agertokia, produktua, norentzat izango den eta musika. Adibidez, kolore gorriak, gogortasuna adierazten du; arrosa, emakumeentzat produktua dela; eta abar.
Lehenengo arauak ikasi ditugu, geroago, adibide batzuk ikasi ditugu: Mixta anuntzioa, Mediamarkt anuntzioa, eta abar.
Denak ikustean ordenagailuan karpeta bat ireki eta han lan bat egiten hasi gara. Lana, logikoki, publizitateari buruz izan da eta anuntzio bat egin behar izan dugu. Ez dugu grabatu, ez, baizik eta orrialde berezi batekin egin dugu. Nire taldeari frakari buruzko iragarkia egitea tokatu zaigu. Anuntzioa umeentzat izan behar zen eta oso ondo egin dugu, baina asteartean bukatu beharko dugu.
Oso dibertigarria izan da tailer hau eta oraindik ez ditugu tailer guzti-guztiak amaitu, beste batzuk egingo ditugu. Nire ustez horrelako tailer gehiago egin beharko genituzke eta horrela gutxi kontsumitzea ikasiko genuke!