Kontsumo tailerra - Max Lazaro

Aste hauetan Kontsumo Tailerra egiten egon gara. Tailerra Ester izeneko andereño batek eman du.
Kontsumo tailerran hiru gai nagusi egin ditugu: Publizitatea, Teknologia eta Segurtasuna.
Publizitate tailerran honako hau egin dugu: lehenik, Ester publizitateari buruz hitzegin du eta publizistek nola engainatzen diguten erakutsi digu. Oso tranpatiak dira! Gero, guk geuk publizitatea egin behar izan dugu ordenagailuaren bitartez. Oso dibertigarria izan da.
Teknologia tailerrean hau egiten egon gara: lehenik, Esterrek gure gmaila edo horrelako tresnak nola erabili behar ditugun azaldu digu. Baita ere segurtasun neurriei buruz hitz egin digu. Ez ahaztu, ez dela informazio gehiegi interneten ipini behar zure buruarena, gmailen, "cerrar sesión" eman behar diozuela.
Segurtasun tailerrean hau egiten egon gara: lehenik, seinaka ipini gara eta Esterrek argazki bat ematen die talde bakoitzari. Talde bakoitzak argazkian gerta ahal diren istripuak esan ditu eta gero nola saihestu ahal diren asmatu du. Ondoren, Esterrek nolakoak diren segurtasun kartelak erakutsi dizkigu eta azkenean jolas bat egin dugu segurtasunarekin zerikusirik zuen.
Oso dibertigarria izan da.