Lauron gertatzen diren gauzak - Anne Gómez




Lauro mendian dago, eta gure gurasoek horregaitik ekarri gaituzte ikastola honetara.
Niri asko gustatzen zait. Urte hau askoz zailagoa izaten ari da, irakasle berria daukagulako
eta berezarau gehiago daude.
Jantokian, dena jan behar dela badakigu, baina umebatzuek beste batzuek baino motelago
jaten dutenez, Pedrok ikusten dituenean beste katulukada bat botatzen die. Niri ez zait normala iruditzen baina tira!
Patioak denbora gutxikoak dira eta gainera batzuetan ez dizute uzten mendira igotzen.
Nire irakaslea, Borja du izena eta gitarra, txirula eta gutxietan danborra jotzen du. Klasean
barre asko egiten ditugu, baina gero lan egin behar da ere noski.
Egunak joan, egunak etorri, azterketak gero eta zailagoak dira. Horregaitik Borjak esaten digu asko irakurtzeko eta ikasteko.
Udaberrirako gutxi falta da eta datorren urtean seigarren mailan egongo gara. Espero dut aurten baino aldaketa txikiagoa izatea.