Ibialdia - Iñigo Beaskoetxea

Nire ibialdia etxetik hasi zen eta Portugaleten amaitu. Lehenengo, lagun batzuekin geratu nintzen eta Bizkaiko zubirantz abiatu ginen. 30 minutu eman genituen Bizkaiko zubira heltzeko. Ailegatzean, a ze ilara zegoen! Ordu bat egon ginen itxaroten. Nire lagunak eta biok jolasten hasi ginen eta denbora joan ahala, lehenengoak ginen ilaran!
Zubia zeharkatzean Portugaleteko gunera joan ginen mapa hartzera. Mapa hartu eta gero plaza batean gelditu ginen jolasten gurasoak bar batean zeuden bitartean. Plazan iturri bat zegoen eta bertan jendeak botatako txanponak hartzen ibili ginen, baina alferrik izan zen oso urrun zeudelako.
Gero okindegi batera joan behar izan ginen ogirik ez genuen eta.
Santurtziko gunera abiatu ginen baina bidearen erdian gelditu ginen opil handi bat jateko. Santurtzin postrea jan genuen. Tarta, pastela, madalenak eta abar zeuden. Nik kremazko pastela jan nuen.
Arratsaldean, xirimiria hasi zen eta etxera itzuli ginen oinez. Ni lagun baten etxean geratu nintzen, aita nire bila etorri arte San Mamesera joateko.
Oso egun polita igaro genuen ibialdian!