Sukaldaritza - Iñigo Agirre

Sukaldaritza da, aurten gehitu duten beste eskolaz kanpoko ekintza berri bat. Nire ustez, oso ondo dago eskolaz kanpoko ekintza hori eta jende askok izena eman dute ekintza horretan. Hala ere, nire ustez, desegoki bakarra 8 toki besterik ez daudela da, eta jende gehiagok nahi izango du ekintza horretan parte hartzea. Niri gustatuko litzaidake toki gehiago eskaintzea eta horrela ikasle gehiagok aukera izango lukete hartzea.

Sukaldatzen jakitea, gauza gutxi izan harren, oso erakargarria da.Adibidez egun batean etxean bakarrik bazaude eta zure gurasoei ustekabe bat eman nahi badiozu bazkari bat prestatzeko aukera ematen du zukaldatzen jakitea. Baita ere, egun batean aita edo amari janari bat prestatzen lagundu nahi badiozu ekintza honek aukera ematen du. Sukaldaritza Lauroko sukaldean egingo da eta lauroko sukaldari bat izango da ekintza horren irakaslea.