Lauroko martxa - Julen Roteta



Orain dela 40 urte Lauro Bilbotik Loiura mugitu zen. Hori ospatzeko, Laurok igande honetan martxa bat antolatu zuen.

9:30etan hasten zen. Han 1.000 pertsona inguru topatu ginen. Gehienak Bilbotik hasi ginen baina beste batzuk Loiutik. Denek kamiseta berdina generaman eta ume txiki asko zeuden. Baita kamara asko ere.  Giro aparta zegoen eguraldi ona egiten bitzuen. Martxa osoa 3 ordu ingurukoa zen guztira 11km zirelarik. Ibilaldi erdian, indarra hartzeko ur botilatxo bat, sagar bat eta platano bat eman ziguten. Jende asko zegoen zein norabide jarraitu behar genuen esaten, galtzea ezinezkoa zen! Bilbotik hasita menditik joan ginen Artxandara, handik Sondikara gero Loiura eta, azkenik, Loiutik Laurora heldu ginen.

Laurora heltzerakoan, tiket batekin janari boltsa bat eman ziguten. Boltsan bokata bat, sagar bat eta ur botilatxo bat zegon.13:00etan Lauroko fundatzaileei omenaldia egin genien, dantzak eta kantak egon ziren eta fundatzaileei oroigarri txikitxo bat eman zieten. Bukatzerakoan, denak autobusean joan ginen batzuk Bilbora eta beste batzuk Loiura.

Oso dibertigarria izan zen!