Barelikos - Jon Bilbao









Kaixo lagunok! Nik barelikos arloan orain arte egin duguna kontatuko dizuet. Bost saio egin ditugu: hiru Erizeken eta bi Borjarekin. Lehenengo saioa Erizekin egin genuen Baratzera joan eta han belar txarrak kendu genituen. Belar pila zegoen baina asko kentzea lortu genuen. Bigarren saioa Borjarekin egin genien. Gelan geratu ginen mapa margozten eta oso dibertigarria izan zen. musika ipini zigulako.

Hirugarren saioan berriz Erizekin egin genuen eta berriro baratzera joan ginen. Belar txarrak kenduta zeudenez lanak banatu genituen:
Iñigo A. , Simei, Jose, Paula A. eta Iñigo B. -k zuloak egin zituzten atxurrekin. Nik eta Andreak beste bi atxur hartu eta baratzean dagoen egurrezko etxetxoaren alboan belarrak eta harriak kentzen hasi ginen. Besteak; Aitor, Eider, Ainhize, Olatz G. eta Olatz A.-k loreontziak antolatu behar izan zituzten. Hurrengo astean  laugarren saioa berriro Borjarekin egin genuen eta mapa margozten amaitu genuen. Aste honetan gure bosgarren saioa egin dugu Erizekin eta badakizue zer... Kriston sorpresa euki dugu:

EGURREZKO ETXETXO BERRIA IREKI DUTE!!! =- )

Orain ez dugu baratzeko lan tresnak eramten ibili beharko. Egurrezko etxetxo polot bat ipini dute baratzearen ondoan eta bertan gordeko dugu material guztia.

Asko gustzatzen zait barelikos ikasgaia eta orain arte bezala ondo pasatzea jarraitzea espero dut!!!