Sukaldaritza


Atzo sukaldaritza egin genuen lehen aldiz. Sukaldea pixka bat txikia da baina oso polita da. Sukaldaritzan asko gaude, 27 ikasle apuntatu baikara. Pasaden urtean sukalde berria egin  zutenez, jende asko apuntatu zen eta batzuk astelehenetan eta beste batzuk azteazkenetan egitea pentsatu zuten egingo zutela.
Atzo azalpenak entzun genituen eta gauzak nola funtzionatzen duten esan ziguten. Lehen esan dudan moduan ikasle asko gara baina atzo 22 egon ginen. Batzuk  ez ziren etorri, euren gurasoek ez zekitelako aste honetan estraskolarrak hasten zirela eta umeak etxera bueltatu ziren.
Sukaldean gauza asko daude: 6 bitrozeramika ditugu, 4 iturri eta tresna pila bat. Atzo ez zen oso dibertigarria izan azalpenak pixka bat aspergarriak izan zirelako baina oso garrantzitsuak dira batez ere sukaldean min hartu gezakegulako. Maisuak gehien bat postreak egingo ditugula esan digu baina beste gauza batzuk ere egingo ditugu.

IRRIKITAN NAGO AMANTALA JARRI ETA LANEAN HASTEKO!!