WOP - Iñigo Beaskoetxea

Urriaren 13an 16:00tan Bilboko suhiltzaileak milaka gomazko ahate bota zituzten Udaletxeko zubitik.
Gutxigorabehera bi kilometro lasterketa izan zen, Euskalduna  zubirarte. Lasterketa Kalatraba zubitik, Gugghemgeim zubitik, Deustoko zubitik eta azkenik Euskalduna zubitik izan zen. Nik ahate bat neukan eta lau mila berrehun eta laugarrena heldu zen helmugara. Eguerditik puzgarriak, tailerrak, pintxoak... egon ziren Itsas museoaren aurrean. Lasterketa bukatu eta gero, sariak banatu ziren. Sariak, aste bateko oporrak Hotel Los Oliveres- eko suit batean ( Tarragona ); Bilbotik Kanariar irleetarako bi bidai eta telebista ugari izan ziren.
Lasterketa hau WOP- ek egin du ( Walk On Project ), eta bere helburua garunerako gaixotasun batzuk ikertzeko donazioak ematea izan da. Lasterketan parte hartzeak 5 € balio zuen eta diru horren zati bat helburua lortzeko erabiliko dute.
Nik behintzat oso ondo pasatu nuen eta gainera proiektu solidario batean parte hartu ahal izan dut!!!

Entrenamendua estropatadarako