Goiuri Lozano - Notizia


Iraia Iturregi

Gaur Iraia Iturregi Sustatxari buruz hitz egingo dizuet.
Iraia 1985eko apirilaren 24an jaio zen Bilbon. Orain Loiun bizi da.Iraiak Lauro Ikastolan ikasi zuen eta 6 urtez egon zen Lauroko futbol taldean. Horren ostean CD Sondikan jolastu zuen urte batez, geroago Leioa EFTan jolastu zuen bi urtez. Ondoren Athletic Cluben jolastu zuen. Floridako Florida States Universityn ikasten egon zenean unibertsitate horretako taldean jolastu zuen. Handik itzultzean Athleticera itzuli zen. Orain Athleticen jolasten du. Iraia 10. zenbakia da eta "Lateral/Interior Derecho"en postuan jolasten du.
Iraiaren formazio akademikoa bikaina da. Kirolen eta aktibitate fisikoen zientzetan dago lizentziatuta eta eta futboleko kirol Teknikoa da.
Iraiaren ibilbidea honako hau da: 2000/01/15ean Euskadiko selekzioa Sub-17arekin debutatu zuen, ondoren 2000/05/06an Leioa EFTa sortu zen. 2000tik 2002ra bi tenporada oso partidu bat galdu gabe egon zen. 2001/11/07an Espainiako selekzioa Sub-18arekin debutatu zuen. 2002/10/06an Athletic Clubarekin debutatu zuen. 2003/03/30ean neskentzako lehenengo partidua izan zen San Mamesen. 2003/04/27an lehenengo Superliga jolastu zuen. 2003/08/21ean UEFA Women's Cupen debutatu zuen. 2004/10/08an espainiar selekzio Absolutuarekin debutatu zuen. 2004tik 2005era tenporada oso bat egon zen partidu bat galdu gabe Superligan. 2006/01/08an lehenengo neska izan zen Athleticekin 100 partidu jolasten. 2006/12/01ean lehenengo neska izan zen Final Four NCAAren partidu bat jolasten. 2010/05/13an 200 partidu Athleticekin jolastu zituen.
Ez ahal da jokalari ona Iraia?