Nire txakurrak - Eider Ferrer

Nire txakurrak
Kaixo lagunak! Gaur, nik euki ditudan txakurrei buruz hitz egingo dizuet.Nik hiru txakur izan ditut. Lehenengoa Kira deitzen zen eta Bilbotxakurren erosi nuen. Oso polita zen eta oso txikia zen, 270g pisatzen zuen, Bichón Maltés bat zen. Bilbotxakurrek esan zigun bi hilabete zituela baina albaitariarengana joan ginenean honek bi aste besterik ez zituela esan zigun. Orduan etxera itzuli eta pentsu normala jarri behar pentsuari ura bota genion bigunagoa izateko, beste Kirak ezin izango zuenjanaria jan, ez baitzeukan hortzik!Bi egun pasata, astelehen batean, Kira botaka egiten hasi zen eta orduan albaitariarengana eraman genuen. Han 5 egun egon zen sedatuta baina Kirak ez zuen aguantatu eta hil egin zenparbobirusa (sabeleko gaixotasun bat) zuelako. Hurrengo egunean Bilbotxakurrera joan ginen kexatzera eta esan ziguten beste txkur bat emango zigutela , beste txakur bat eman ziguten eta Zuri izena jarri genion. Albaitariarengana eraman genuen zerbait bazeukan ikusteko eta albaitariak esan zigun interbenzio bat beharko zuela begietan. Ebakuntzak 2000 euro balio zituen eta txakurrak itsu geratzeko arriskua zuen. Albaitariak txakurra bueltatzeko gomendatu zigun. Horrela egin genuen. Ni jadanik desesperatuta negoen baina nire amak Goiz Ametz izeneko denda bat aurkitu zuen. Txakur pila bat zeuzkaten eta bat erosi genuen. 7 hilabete zituenez izena zeukan, Joel deitzen zen baina guri ez zitzaigunez gustatzen Shiro izena jarri genion.
Shiro izen Jponiaraz zuria esan nahi du.
Shiro
Kira