Astearteetako asmakizuna

Gogoratu datorren astean Astearteetako asmakizunarekin hasiko garela. Ekintza hau arazo barik aurrera eramateko kontuan hartu behar ditugu zenbait gauza:


  • Egileak asteartean publikatuko du, beraz aurretik prestatuta izan beharko du!
    • Sarrerak zenbait ezaugarri ditu:
      • Izenburua: Astearteetako asmakizuna (zaindu larriak eta xeheak) by XX (X-aren ordez norberaren hizkiak).
      • Hasieran irudia zentratuta jarri behar da: hartu sarrera honen irudiaren URLa.
      • Testua euskaraz eta zuzentasunez idatzi behar da.
      • Testua ere zentratuta jarri behar da.
      • Ondo etiketatu behar da: Asmakizuna eta Izen-abizena
    • Behin Asmakizuna publikatuta egon, edozeinek erantzun dezake iruzkinetan idatziz.
    • Irabazi ezkero hurrengo asteartean zuri tokatuko zaizu.
    • Irabazlea izan bazara larunbatetatik aurrera berriz parte hartu dezakezu besteen asmakizunak asmatzen.

Gogoratu: eskuineko botoia eta URLa kopiatu.