Gosari osasungarriak

Jakina da eguneko otordurik garrantzitsuena gosaria dela. Baina, nola gosaltzen dugu? Ba al dira egokiak gure senideei eskeintzen dizkiegun elikagaiak gosari osasungarri bat egiteko?


Apirilaren 21ean Bihotz Bizi elkarteko lagunek eskeinita, ikastolan gosaldu genuen zer nolako elikagaiak hartu behar ditugun ikasteko. Bezperan Rosa Elorduy erizaina gelera etorri zitzaigun gosari osasungarriei buruzko informazioa ematen eta zalantzak argitu genituen. Hurrengo goiazaldean ohetik jeikitzea eta gosaldu barik ikastolara etortzea gogortxua izan arren, ikastolan bertan hartu ahal izan genuen fruta, indioilar paparra, ogia olioarekin, eta esnea kolakaorekin. Oso goxoa egon zen eta gure eguneroko gozariekin alderatzeko aukera izan genuen; bai kantitatean zein elikagai motetan. Gainera une dibertigarri bat izan zen, ez baitugu inoiz lagunekin ikastolan gozaldu!​