EUSKERAZKO BERRIA

 

GERNIKAKO ARBOLAREN PERFUMEA SORTU DUTE


Laudioko langile batek, Gernikako Arbolaren usaina duen perfume harrigarri bat sortu du. Kolonia horrek "Haziak" du izena, eta Jimmy Boyd, bere lagunarekin batera eginda dago, mendi eta ingurumen usainak sartuta daude kolonia honetan. Laudio herria, Araba probintzian dago, herri hura bisitatzeko oso ondo dago eta oso polita da (nik, batzuetan joaten naiz). Perfumearen sortzailea, Alfredo Pereiro Rekakoetxea deitzen da eta berak azaldu izan ohi duenez, Gernikako Arbolaren hostoak beratuz (bigunduz)perfumea egin dute. Alfredo Pereiro Rekakoetxeari perfume hori egitea bururatu zitzaion batez ere Gernikatar batzuk beste llurralde batzuetara joaten direnean adibidez: Argentinara… bere herriko usaina faltan botatzen dutelako. Orduan, internet bidez eros dezakete eta horrela seguruenik pozik edo alaiago sentituko dira. Oraingoz, Internet bidez saltzeaz gain perfume izugarri hori hurrengo dendetan aurki daiteke: Gernikako, Gasteizko, Iruñeko, Laudioko eta Donostiako dendetan.
Olentzerori eskatuko diot ia gustatzen zaidan!