Hustualdia

Kaixo kriskitanak:


Ostiralean egin genuen hustualdi bat. Ostirala baino lehen, ikusi genuen bideo bat azaltzen nola egin hustualdi bat. Ostiralean, musika orduan geundela, sirena bat entzun genuen eta hori esan nahi zuen hustualdia egiten ari geundela. Lehenik, leihoak itxi genuen eta bakoitza bere baldosan jarri zen . Gero, Izaskunekin (musikako andereñoa) joan ginen zerrendaz patiora.Gela bakoitzak, patioan, leku jakin bat du, eta gurea saski baloiko kantxa handiaren azpian da. Patiora helduta, gure lekuetan kokatu ginen eta irakaslea ikusi zuen ea ba geunden guztiak. Patioan itxaron genuen apur bat eta gelara itzuli ginen.
Egun batzuk ondoren, bezte hustualdi bat egin genuenjaten genuen bitartean.
5. mailako ikasleak, jantokiko 2. atetik irten behar ziren eta gu, 6. mailako ikasleak, 1. atetik irten ginen.
Horren ostean, patiora jaitsi ginen, gure lekuetan kokatu ginen eta irakaslea begiratu zuen ea guztiak bageuden. Gainera, Borjak argazki batzuk atera zituen, eta hurrengoak dira: