OSTEGUNETAKO BERRIA

Unicefen arabera, 700 haur iristen dira egunean Europara



Unicef dirua, janaria, heziketa… ez duten umeei laguntzen duen GKE bat da.


Unicefek azaroaren 16an lortutako datuen arabera, egunean 700 haur iristen dira Europara laguntza eta babes bila. Urtearen hasieratik irailerarte 214.000 iritsi direla esan du Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak. Lortu dituzten datuen arabera, Europako bidea hartzen duten ehuneko hogeita hamarra adingabeak dira, hau da gazte eta umeak.


Neguan egon arren, ez dute uste iheslariak Europara etortzen geldituko direnik. Beraz, neurriak hartzea galdegin diete Europako agintariei. Neguan hotz handia egiten du eta hotzaren ondorioz haur asko hil ahal direla ohartarazi du Unicefek. Horregatik besoetako haurrentzako aterpetxeak eskatu ditu.


Hori dela eta, baliabideak eskatu dituzte behar bereziak dituzten haurrentzat. Adibidez: janaria, etxa, medizina, ura…


Jende asko hiltzen da Europara iritsi nahian. Irailetik urrira bitartean, adibidez, 70 haur hil ziren Turkiatik Greziarako bidean izaniko hondoratzeetan.

Nire ustez gerran dauden herrialdeei lagundu behar diegu eta gerrak gelditu behar direla uste dut.