Ostegunetako berria

IA 6.000 JOSTAILU BANATU DITU GURUTZE GORRIAK GABONETAN


2.000tik gora umek jaso dituzte opariak Bizkaian, aurreko urteko kopurua bikoiztuz


Bizkaiko Gurutze Gorriak urtero Gabonetako jostailu banaketa bat egiten du, arazo ekonomikoak dituzten Bizkaiko familien haur eta gazteei laguntzeko. Aurten, 5.824 jostailu berri banatu dute 2.207 ume eta gazteen artean.

Jostailuak, kanpainan batuta eta dendetan jendeak emandakoak dira. Gurutze Gorriko boluntarioek jostailu guztietatik ez sexistak eta ez belikoak aukeratu dute emateko.

Jostailu hauek jaso dituzten umeen kopurua %123 handitu da aurreko urtearekin konparatuta. Aurten Gurutze Gorriak zeukan itxaropenak gainditu ditu. Kanpaina honetan Bizkaiko lurralde guztietako jendea parte hartu du.

Enpresa laguntzaileak: Bilboko Udala, Athletic Club, Corte Inglés, Toys`r´us, Jugettos dendak, Decathlon, El Almacen jostailu denda, Elhuyar, Erriberako merkatua, Telefonika edo Artea merkataritza gunea izan dira beste batzuen artean.

Bizkaiko Gurutze Gorriak ezkerrak eman die kanpaina honetan parte hartu duen jende guztiari.