Ostegunetako berria

DENBORALDIAK KALTEAK UTZI DITU EUSKAL HERRIKO KOSTALDEAN


Otsailaren 9an, asteartean, Euskal Herriaren kostaldean, ura sartu da kaletan, etxeetan, lokaletan, alde zaharretan... 
Bermeon, adibidez, haize gogorra egon ohi da eta horren ondorioz, itsasoko urak, kai-muturreko berrogei metro kaltetu dira. Konpontzeko, diru asko kostatuko du, 150.000 euro inguru izango dira. Gainera, portuan lau itsasontzi hautsi egin dira.
Ondarroan, hainbat ontzitan eta ibilgailuetan urak kalteak sortu ditu eta alde zaharrean ere bai.
Getxon, portu zaharreko sarrera, itxita dago. Eta Ereagan, hesiaren hainbat metro desagertu egin dira.
Donostian, berriz, hainbat lokaletan ura sartu da, Urumea ibaiak, gora egin du eta uholde txikiak egon dira. 
Beste herrietan ere kalteak egon dira, adibidez: Zarautzen, Hondarribian, Lekeition,
Orion, Mutrikun... Eta kaltea hauek izan dira: garajeak urperatuta, leihoak apurtuta, kaleak itxita, lokal batzuk itxita, kostaldean dauden etxe batzuk urperatuta...