Mikroipuin lehiaketa

Kaixo kriskitinak!!

Gaur, martxoak 18 euskararen eguna izan da eta aktibitate dibertigarri asko egin ditugu: Herri kirolak, Comicak, Xake lehiaketaren finala eta Mikroipuin lehiaketaren finala ere ospatu da. Mikroipuin lehiaketaren finala 3. Zikloko aretoan izan da eta 6. mailako ikasle guztiak joan gara ikustera, 6.mailako gela bakoitzeko bi finalista egon dira eta bakoitzak bere ipuina kontatu du. Ipuinak oso politak izan dira eta  Mikel Saitua izan da irabazlea.