Ostegunetako Berria

2016. urteko ordu aldaketa

Laister martxoak 26 eta igande 27 artean ordu bat aurreratu beharko dugu gure erlojuetan. Goizeko hordu biak izan ordez hirurak izango dira. Beraz eta garrantsitzuena hordu bat gutxiago lo egingo dugu.
Zergatik egiten dugu ordu aldaketa hau? 1974. urtean, egiten hasi zen petrolio krisia zela eta, horrela, argi artifizial gutxiago erabiltzen dugu eta argi naturala, eguzkiaren argia,  hobeto aprobetxatzen dugu.

Aldaketa honen alde dagoen jendeak diru asko aurreztea du helburu. Egunean zehar ordu gutxiago edukiko dugu etxeko argi artifiziala  piztuta. Kontuan hartu behar da ere, egunak gero eta luzeagoak direla, negua bukatzen ari den einean.
Aldaketa honen aurka, osasunerako kaltegarria izan daitekeela diotenak daude, gorputzeko erritmo zirkadianoa eta melatonina delako hormona garrantzitsuaren zikloa aldatu daitekeelako. Nahiz eta gorputzak bi edo hiru egunetan erregulatzea lortzen duen. Dena den, egun hauetan estatistikoki istripu gehiago gertatzen omen direla diote adituek.