Otegunetako berria

Belgikako Poliziak Mohamed Abrini eta beste lau pertsona atxilotu ditu


Fiskaltzak uste du Mohamed Abrinik Parisko erasoetan parte hartu zuela eta Bruselako aireportutik ihes egin zuen "kapeladun gizonezkoa" bera ote den ikertzen ari dira.

Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, Mohamed Abrini atxilotu dute ostiral honetan Bruselan. Salah Abdeslami azaroaren 13an Parisen izan ziren atentatuak prestatzen lagundu ziola uste dute. Martxoaren 22ko erasoetan Bruselako aireportutik ihes egitea lortu zuen eta orain “kapeladun gizonezkoa” ote den ikertzen ari dira.

Horrez gain, Thierry Werts Fiskaltzaren bozeramaileak jakinarazi du Naim Al Hamed (Osama Krayem da bere abizena)  ere atxilotu dutela gaur gizean,  Herve B. M. izeneko beste gizonezko batekin batera. Khalid El Bakraouiek Bruselako metroan, lehergailu bat lehertuz bere burua hil zuen. Naim Al Hamed jihadistarekin atentatua baino lehen harremana izan zuela uste dute ere.

Ministerio Publikoaren arabera, Mohamed Abriniren DNA aztarnak Bruselako Schaerbeek auzoko etxebizitza batean topatu dituzte. Aireportuko eta metroko erasoak burutu zituzten ekintzaileen etxean, hain zuzen ere.

Guztira, ostiral honetan egindako polizia-operazioetan bost pertsona atzeman dituzte eta Bruselako atentatuetan 32 lagun hil ziren.