Manolo Tena hil da

Manolo Tena, rock musikari espainarra hil zen atzo, 64 urterekin, minbiziaren ondorioz.

 
Manolo Tena musikari espainarra atzo hil zen Madrilgo Gregorio Marañon ositalean. 64 urte zituen eta pasa den abenduan diagnostikatutako gibela-minbizi baten ondorioz.

1970 eko hamrraldiaren erdian egin zuen agerpena "Cucharada" taldean arituz. 1980 ko hamarkadan, Madrilgo movidaren barruan, "Alarma" taldean aritu zen, eta 1989 an ekin zion bere bakarkako ibilbidea.
 Pasión gitana eta Tocar madera kantuek egin zuten ezagun, nahiz eta beste abeslarien abestiak konposatzen zizkien. Ahots urratua eta txulo itxura dira gehienbat haren ikurrak.

Beste movidako artistak bezalaxe, drogatan sartu zen, eta orain dela gutxi, erabat garbi eta errekuperatuta, eszenatkietara itzuli zen. Pasa den martxoaren 18 eta 19an ekitaldiak eman zituen, baina gaixorik zegoen eta eserita abestu zuen. Hurrengo ekitaldiak ez zituen egin, ospitalean zegoen eta.


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgCKYlRUBgTtTamU9fsSZHjvnsiVf9bjqhFMDPU9vqdwBaJLo8YIvjkgumaLweW67cOgpNWGLnVXkBZZQuyvXeIDVlmxYCOttXaKqG9oBDln9G26o7TcG6qBLCQGWCeaThGlF_6AEGE5W8/s1600/Manolo+Tena.jpg