Ostegunetako berria

Herri Urrats “Jalgi” lelopean, Etxepare ikastetxearen alde


Urte honetan, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren hogeita hamahirugarren edizioa da. Senpereko aintziran ospatuko da, Maiatzaren 8an.

Esne Beltza taldeak aurtengo kantua prestatu du, eta Jalgi” da  leloa. Baionan grabatutako bideo klipa, sarean ikus liteke jadanik.

Estalle Goñi jaiaren koordinatzailea da eta egitaraua moldatzen ari da.

Seaskako ikastolek etengabeko garapena dute, Ipar Euskal Herri osoko 32 ikastegietan, 3.500 ikasle baino gehiago biltzen baitituzte. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoko ehuneko hamar inguruk, Seaskaren ikastoletan ikasten dute. Pasa den urteko irailean, Seaskan hiru ikastola berri zabaldu zituzten. Haien izenak, Azkarate, Basusarri eta Biritun dira. Hiru ikastola horiez gain; 2017an, lizeo profesionala sortzeaz aparte, jantegia bilduko duen eraikuntza berria sortuko dute Iparraldeko euskaltzaleek.

Iazko ekainean, ikasle guztiek gainditu zuten unibertsitatera sartzeko azterketa. Baina azterketak, frantsesez egin behar dituzte ikastolako ikasleek. Seaskan ikasle taldeak txikiak dira eta horregatik emaitzak hobeak dira.

Iparralden, 300.000 biztanle daude eta laurden batek, euskaraz mintzatzen dira.

Eusko Jaurlaritza eta Iparraldeko euskararen erakunde publikoak, 1,7 milio euro eman dute euskara sustatzeko iparraldean. Iaz, 400.000 euro eman zuten Seaskarentzat.