Ostegunetako berria

272 lagun hil dira Ekuadorren izandako lurrikara batean

Ekuadorren, Manabi probintzian, 18:58 zirela gertatu zen dardara. Lurrikara honek, Richter eskalan 7,8 gradutakoa izan da. Sei orduz lurrikara gehiago izan ziren, 2,5 eta 5,3 gradu artekoak. Ekuadorreko Sismologia Institutuak dardara gehiago izango direla uste du. Egoera bereziki zaila da Pedernalesen, lurrikara izan den lekuan; erreskate taldeek lanak izan baitituzte bertara iristeko, eraikineko arrastoak harri erraldoiak baitira eta sarrera guztiak oztopatzen dituzte.

Rafael Correak, erreskate taldeko kideak, dagoeneko hildakoak 272 eta zauritutakoak 2.168 direla adierazi du. Baina oraindik pertsona asko desagertuta daude eta hildako eta zauritu gehiago izan ahal dira. "Eroritako eraikinen azpian bila ari gara. Hondamendi handia izan da. Hildakoak askoz ere gehiago izan ahal dira", esan du Rafaelek.

10.000 militar eta 4.005 polizia lanean ari dira zaurituak eta hildakoak ateratzeko. Gainera, Rafaelek adierazi duenez, osasun zerbitzuak ere gogor ari dira lanean zaurituei laguntzen, batzuek larri zaurituta daude eta.


Lurrikara Ekuadorren