Ostegunetako berria

Herri urrats 2016


Milaka lagun batu dira Senpereko inguruan maiatzako bigarren igandean  HERRI URRATSA ospatzeko. Antolatzailearen arabera giro onean igaro zen eguna.


Aurten jaialdiaren 33. aldia izan da. Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen helburuak aurrera ateratzeko dirua biltzeko ospatu egiten da jaialdi hau. Diru hori, lanbide heziketa euskaraz eskeintzeko erabiliko dute. Gainera esfortzu handia egin beharko dute, lizeo berria eraikitzeko 10miloi behar dituztelako.


Aurtengo leloa `Jalgi Euskara Plazara´ izan da. Eguna goizean goiz hasi zen eta arratsaldean amaitu egin zen.


Ibilbidea 7 gunetan egon da banatuta, probintzia bakoitzeko gune bat. Hala, Araban, adibidez, Oreka TX, 2zio, Goulamas'K eta Izerdi Gorria, 14:00ak eta 18:30 bitartean.
Gipuzkoan, berriz, haurrentzako txokoa prestatu dute, eta Lapurdin, besteak beste, bertsolariak eta Ekizaren zuzenekoa egon dira. Balpore's disko-jartzailearen musika entzun da.
Bizkaian tirolina eta abentura ibilbidea jarri dituzte, eta Nafarroan, Xutik, Begiz Begi, Dubioza Kolektiv eta Ozke ere atera dira oholtzara.

herri_urrats.JPG