Ostegunetako berria


Japoniako tsunamiaren ondoren bizirik irten zen zuhaitz bakarra

2011. urtean, Japoniako hiri batean, tsunami erraldoi bat gertatu zen lurrikara baten ondorioz. Inguruan zeuden auto, etxe eta 10.000 pinu suntsitu zituen. Tsunami honek, 2.000 pertsona hil zituen eta 950 pertsona oraindik desagertuta daude. Hondamendi horretatik zuhaitz bakar batek iraun zuen, pinu bat.

Handik aurrera, pinu hori, Japoniako hiri horretako eta hildako jende guztiaren sinboloa izan da. Pinu hau zaintzeko, 1,5 milioi euro bildu dute, web-orrialde bat sortuz laguntza eskatzeko.

Zoritzarrez, pinu hau, 18 hilabete pasatu eta gero hil egin zen. Honen arrazoia sustraiak izan ziren, minduta zeudelako eta uraren gatzaren ondorioz kalte egin ziotelako. Pinu hau gogoratzeko, monumentu bat egin dute.


378x204_66090.jpg (378×204)