Ostegunetako berria


Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahal izango dira



         Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahal izango dira bihartik otsailaren 20ra zeruan lerrokatua. Begi bistan, teleskopioaren laguntzarik gabe. Azkenen 10 urteetan lehenengo aldiz gertatuko da fenomeno hau eta Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno dira lerrokatuko diren 5 planetak. Azken lerrokaketa 2005an izan zen, duela 10 urte. Fenomenoa goizaldean ikus ahal izango dugu, argi gutxi daukaten lekuetan eta gauean planeta guztak ikusi ahal izango dira. Batzuk distiratsuagoak izango dira eguzkia distira gehiago ematen dielako. Planetak ikusteko egunaren momenturik onena egun sentian izango da. Baina, zerua garbi egotea ezin bestekoa izango da fenomeno astronomiko hau ikus ahal izateko.

Planetak. Argazkia: EiTB