Ostegunetako berria

Ezeren gainetik, festa

Milaka jarraitzailek Athleticen Liga titulua ospatu dute Bilbon. Josu Urrutiak hedabide eta erakundeei emakumeen kirola gehiago babesteko deia egin die.

Udaletxeko balkoira atera ziren emakumezkoen Athleticeko jokalariak, eta Iraia Iturregi kapitainak haien aurrean zeuden milaka pertsonei hau esan zien: «Gauzatxo bat erakustera etorri gara hona». Orduan Ligako kopa altxatu zuen eta jendeari eskaini zion. Eta 10.000 pertsona baino gehiagoen ohiua entzun zen eta hor hasi zen festa.

«Zaleek berotasun handia eman digute, eta hori plazer bat da; ez daukat hitzik bizi izan dudana deskribatzeko». Eunate Arraiza jokalariak lehen aldiz parte hartu du ligan, eta lehenengoan irabazi du. «Bederatzi urte itxaron behar izan du taldeak, baina, hemendik aurrera, gorantz joango gara, ziur», zioen irribarre artean.